XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Harri gehiago bota nizkian eta ondore berbera jaso nian zenbaitetan Ipupixin eta Peruxin entzule zituelarik ari zen kontu kontari atseden gau hartan.

Orduan, egokiena ur mota hura sortzen zen lekura joatea izango litzatekela pentsatu nian etzanik zeuden belar samurrezko zelaian marrubi ugari zegoen, eta bat hartu zuen ahogozatzeko.

Eta hantxe, iturburuan nekusana ez diat inoiz ikusi: iturbegiei zerien ur zurrustadetan murgildurik, purrunpum kolore argi eta bizi dantzari.

Sekulakoa.

Arineketan, enbor zati bat zulatu eta bertan hartutako ura duk Ilazki-berrian eraman nuena.

- Adurra hirekin izan huen, artoberoa -erantzun zion Peruxinek.

- Eta izotz antzeko harri gardenari buruz, zer? -bota zuen Ipupixinek.

- Horren azalpenik ez zaidak oraindik bururatu, baina ziur izan hadi Mieloxin zakur zilborrandi horren makurkeriak tartean direla Xukebuxinen ahotsa haserrearen menpeko zen.

Bestela, nola arraio eskuratu zian harri hura?

Agian, basurdeak bere lagun minak dizkik...

- Guzti horrek gauza bat adierazten ziguk -zioen bere aldetik Ipupixinek-, hemendik aurrera adi eta begiak erne ibili beharko dugula pepelerdo horrekin...

- Eta bestea, Jakobixin? - Peruxinek eten zuen.

- Odolkipuska hori, mandoaren indarra eta erbinudearen zalutasunaren jabe, baina segapotoa bezain kakalapiko eta babalorea duk.